XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Uste duzu oraintxe bertan irten behar dugula?- zioen Stik jaunak zalantzan -.

- Ez al dira oraindik uhartean egongo.

Beharbada, sotoetan ezkutatuko ziren.

- Ez daude hemen. Zentzuz joka ezazu, oraindik zerbait gelditzen bazaizu behintzat - zioen Stik andreak -.

Aldegin ez balute, Edgar-en ahotsa noiz edo noiz entzun behar genuen.

Hemendik aldegin dutela, lehen ere esan dizut, gauza guztiak hartuta gainera.

Hau ez zait batere gustatzen.

- Ondo dago! Ondo dago!- esan zuen Stik jaunak haserre samar -.

- Mutil honek ematen dizkigun buruhausteak! Badu beti zerbait!.

- Nola hitzegin daiteke Edgar-ez horrela!- deiadar egin zuen Stik andreak -.

- Pentsa ezazu preso dagoela eta ez dakigu noren eskuetan.

- Nora eramango duten jakiteke; izuturik egon behar du.

Beraiek neskatoa preso zeukaten bitartean, Stik andreak bere semeaz horrela hitzegitea, Julenek ezin zuen eraman. Hara nolako jendea!.

- Eta zer egin behar dugu Kinekin?- galdetu zuen Stik jaunak -.

- Ez al dugu hemen utziko sotoetako sarrera zaintzen? Hori, uhartean inor balego esaten dizut.

- Hemen utziko dugu - zioen Stik andreak txalupara sartzen ari zen bitartean.

Julenek irteten ikusi zituen. Uhartean utzi zuten zakurra.

Zikin han zebilen batetik bestera isatsa hanka tartean zuela.

Gero, gaztelu atarira joan zen eta eguzkia hartzen gelditu. Oso goibel aurkitzen zen. Belarriak erne zituen (...).